Diferencia entre revisiones de «Usuaria:Elo Mayo-Berdintasun/Taller»

Contenido eliminado Contenido añadido
Sin resumen de edición
Línea 18:
Azaroaren 25a. Forumak, sortu zenetik, parte hartzen du urtero “Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” dela eta antolatzen diren ekitaldietan.
== '''Beste jarduera batzuk''' ==
* Salaketak. Forumak sistematikoki salatu izan ditu, hedabideetan zein erakundeen aurrean, emakumeen aurkako diskriminazio mota guztiak.
* Hedabide eta erakundeekiko elkarlana. Forumak aspaldian prestatu zuen zenbait gaitan (psikologia, soziologia, filosofia, irakaskuntza, kazetaritza, kirola…) adituak diren emakumeen zerrenda, eta hedabideei zein erakunde publikoei pasatu, antolatzen zituzten eztabaida, jardunaldi, hitzaldi edo solasaldietan kontuan har zitzaten. Bestalde, forumkideek parte hartzen dute hedabideetan, berdintasunarekin loturiko gaiak eztabaidatzeko.
* Feminismoa eta literatura. 2011tik hona Forumak “Erakusleiho feminista” izenekoa antolatzen du Casa del libro liburu-dendarekin batera, pil-pilean dauden gaiak herritarrei ezagutarazteko. Bestalde, 2013tik hona “La hora violeta” izeneko literatura feministaren kluba koordinatzen du, Gasteizko Udalaren proiektu honen barruan: “Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola”.
 
== '''Erakundeekiko harremanak''' ==