Diferencia entre revisiones de «Usuaria:Elo Mayo-Berdintasun/Taller»

Contenido eliminado Contenido añadido
Sin resumen de edición
Línea 5:
Euskal Herriko hainbat emakume ─gehienak independienteak, baina baita zenbait alderditako kideak ere─ kezkatuta zeuden Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen zizkion berdintasunari buruzko eskumenak garatu gabe zeudelako. Hori zela eta, 1986ko maiatzean Monte Albertian bildu ziren, Eusko Legebiltzarreko alderdiei eskatzeko erakunde bat sor zezatela eskumen horiek garatzeko. Bilera ugari egin ostean, testu bat adostu zen denen artean. Bertan, erakunde horrek, bere helburuak lortzeko, bete beharreko oinarrizko baldintzak ezartzen ziren. Alderdi guztiekin bilerak egin ondoren, eskakizun formala egin zitzaien denei. Horren ondoren, [http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/ Emakunde] sortzea erabaki zuen Eusko Legebiltzarrak.
 
Garaipen horrekin animaturik, Zarautzen bildutako emakume batzuek elkarte feminista bat sortzea proposatu zuten. Gehiengoak onartu egin zuen proposamena, baita elkarteari [[María de Maeztu]] (1881-1948) izen propioa jartzea ere, Gasteizen jaiotako pedagogo feministaren omenez. Gauzak horrela, María Maeztu Forum Feminista 1988ko ekainean inskribatu zen Eusko Jaurlaritzako erregistroan. Forumak, bere historian zehar, hiru ildo nagusi jorratu ditu:
Forumak, bere historian zehar, hiru ildo nagusi jorratu ditu:
1.- Gizartearen kontzientziazioa berdintasunari buruzko gaietan.
2.- Erakundeekiko harremanak.