Usuario:Aortizpinedo/Taller

Imagologia

editar

Literatura konparatuaren barruan aztertzen da bidaia-literatura. Bidaiak aztertzeko erabilgarria da imagologiaren prozedura.

Imagologia literatura konparatuaren metodo bat da, idazlearen; aztertzen ditu atzerriko herrialde baten edo batzuen arteko harremana eta horiek idazlearen obran duten isla. Imagologiak, beraz, aztertzen ditu idazleak atzerriko errealitateari buruz garrantzizkotzat jotako elementuak. Imagologiak laguntzen du atzerriko kultura batzuekiko sentibera izan diren idazleen ikusmoldea argitzen eta ulertzen. Metodo honek kontuan hartzen ditu herrialdeko iruditeriaren alderdi ideologikoak (estetika, etika, lanaren ikuspegia) eta sozialak (berba sinbolikoak, estereotipoak, testuinguru historikoa), bidaia-kontakizunean islatu diren heinean. Daniel-Henri Pageaux (1939) hispanista frantsesa Imagologiaren teorizatzaile nagusietako bat da.

Bibliografia

editar

Ortiz de Pinedo, Aitor. 2018. Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia [1]​.

  1. «Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia». https://ehu.academia.edu/AitorOrtizdePinedo. 2018.