Usuario:Gorka GB/Taller

Auto baten esekidura sistema.

Esekidura terminoak biltzen ditu gurpilen eta xasisaren arteko lotura bermatzen duten elementuak eta bi hauen arteko mugimendu erlatiboa baimentzen du. Esekidura osatuta dago malgukiz, indargetzailez eta elementu estrukturalen bitartez. Malgukiak murrizten ditu errepideetako irregulartasunak, bestetik, malgukiak sortzen dituen oszilazioak indargetzailez gelditzen dira energia zinetikoa termikoan bihurtuz. Elementu estrukturalak malgukiak eta indargetzaileak akzionatzen dituzte eta gurpilen mugimendua gidatzen dute.

Esekidurak antogonikoak diren bi helburu ditu: autoaren egonkortasuna eta bidaiarien erosotasuna mantentzea.

Esekidura motak editar

Sistema ezberdinak daude, erabilitako elementuen eta hauen muntaiaren araberakoak. Sistema bakoitzak portaera ezberdinak ditu, badaude erosotasuna eskaintzen dutenak eta egonkortasun handia eskaintzen dutenak ere.

Esekidura zurrunak editar

 
Balezten bidezko esekidura zurruna.

Ardatz zurrun baten bidez lotzen dira gurpilak. Ondorioz, gurpil baten agertzen diren bibrazioak ardatzeko beste aldera transmititzen dira. Gurpil bakoitzaren mugimendua ez dago karrozeriaren menpe, beste gurpilaren menpe baizik. Ondorioz, gurpilaren funtzionamendua isolatuta dago karrozeriaren inklinazioagatik, ergonkortasuna hobetuz. Bestetik, esekitutako masaren handitzeak ardatz zurrunaren ondorioz xasisera transmititutako magnitudeak handitzen ditu. Abantaila nagusia esekiduraren diseinu sinplea da. Gehien bat garraio pisutsuetan erabiltzen dira.

Esekidura semizurrunak editar

Esekidura zurrunaren antzekoa da, baina kasu honetan, bibrazioak era partzialean transmititzen dira beste aldera. Nahiz eta guztiz zurruna ez izan, ez da independentea ere ez.

Esekidura semizurrunaren sistema ezagun bat ardatz tortsionala da."U" edo "H" formako ardatz batez dago osatuta. Gurpilak bi barren bidez daude lotuta eta hauek langet baten bidez. Astinaldi ez-simetrikotan langeta bihurtzen da egonkortasuna bermatuz. Esekidura semizurruna kostu baxua du, gainera leku gutxi okupatzen du eta ez da pisutsua. Ondorioz, oso erabilia da gama erdi eta baxuko autoetan.

Esekidura independenteak editar

 
Auto baten esekidura independentea.

Esekidura independentea gero eta gehiago erabiltzen den sistema da. Gaur egun, norabidea zehazten duten gurpiletan, orokorrean aurreko gurpiletan, erabiltzen den sistema bakarra da. Sistema honek ez du transmititzen bibrazioak ardatzeko beste aldera. Sistema honen abaintal nagusia esekitutako masaren murrizpena da, ondorioz, xasisera transmititutako magnitudeak txikiagoak dira. Gainera, egonkortasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen du.

Mota askotako ereduak daude, nagusienak hurrengokoak dira:

  • Ardatz oszilatzailedun esekidura.
  • McPherson esekidura.
  • Deformagarria den paralelogramo esekidura.
  • multibeso esekidura (multilink).

Aurreko eta atzeko ardatzak editar

Gaur egun, orokorrean automobilen norabidea aurreko gurpilen menpe dago. Ondorioz, automobil gehienetan aurreko ardatzen esekidura independentea da, biratzerakoan gurpilek kontaktu hobeago bat egiten dutelako lurrarekin. Erabilitako esekidura independente eredu nagusiak McPherson esekidura eta honen aldaerak dira. Bestetik, gama altuko autoetan trapezio bikoitzeko esekidura erabiltzen da, egonkortasun handiagoa eskainiz prezio altuago baten truke.

Atzeko ardatzari dagokionez, normalean gurpilak norabide finkoa dute. Ondorioz, aukera merkeagoak erabiltzen dira, gehien bat gama erdi eta baxuko autoetan. Hauek erabiltzen dituzten esekidurak atzeko ardatzean dependenteak dira. Sistema merkeak izateaz gain eraginkorrak dira ere. Transmisioak ere eragin handia du erabilitako esekidura sistemetan.

Gama altuko autoetan atzeko ardatzek esekidura independenteak dituzte, gehien bat McPherson esekidura eta honen deribatuak. Hauek egonkortasun eta erosotasun altuagoak eskaintzen dute.Bestalde, esekidura hauetan zaila da errodadura geometria zehazki mantentzea.

Ikus, gainera editar

Erreferentziak editar

Kanpo loturak editar