Usuario:Marta Bombin/Taller

MERKATUEN SEGMENTAZIOA


Merkatuaren segmentazioa, merkatua ezaugarri berdinak edo antzekoak dituzten azpitaldetan banatzean datza. Ohikoenak generoaren, adin-tartearen edo kokapenaren arabera zatitutakoak dira. Enpresek gauzatutako teknika bat da, marketin-estrategia jakin batekin, haien produktu edo zerbitzuekin, zuzentzen diren pertsona zuzenengan inpaktua izateko aukera ematen duena eta, horrela, enpresaren helburu komertzialak lortu ahal izateko, mezu pertsonalizatuak bidaliz xede den azpitaldera.

Teknika honetan, lehenik eta behin, enpresak eskaintzen duena aztertzean da, zer bezero mota erakar ditzakeen jakin ahal izateko, eta bezero horiek partekatuko dituzten oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, gero irizpide ezberdinetan oinarrituta talde homegenioetan banatzeko eta ahalik eta etekinik handiena lortuko duen marketin-estrategia bat antolatzeko.


Merkatuen-segmentazio motak

Merkatuaren segmentazioan hainbat motatako azpitaldeak [1]​ daitezke:

  1. Elemento de lista numerada
Demografia-segmentazioa: Segmentazio horrekin, bezero potentzialak adinaren, diru-sarreren mailaren, generoaren, hezkuntzaren, nazionalitatearen, lanbidearen, erlijioaren eta abarren arabera banatzen dira.
  1. Elemento de lista numerada
Geografia-segmentazioa: Segmentazio mota honek aukera ematen digu gure bezero nagusiak non dauden identifikatzeko, eskaintzen dugun zerbitzuaren edo produktuaren arabera. Herrialde, udalerri, kontinente, klima, dentsitatearen…. arabera bana daiteke.
  1. Elemento de lista numerada

Segmentazio psikografikoa: Segmentazio honetan, balioei, nortasunari, interesei...begiratzen zaie.

  1. Elemento de lista numerada
Jokabidearen araberako segmentazioa edo jokabide-segmentazioa:  Ohiko kontsumitzaileengan oinarritutako azpitaldeak sortuko lirateke: fideltasuna, markarekiko jarrera...



Merkatu segmentazioaren helburuak


Eraginkortasuna eta enpresa baten arrakasta lortzeko, merkatu-segmentazioa teknikarik onenetako bat izan daiteke. Prozedura era egokia egiten bada, merkatu-segmentazioari esker, modu zehatzagoan asetuko dira kontsumitzaileen beharrak.

Marketin-estrategien erabilera metodikoak enpresaren epe luzerako aurreikuspenak erraztu ditzake izango ditu; izan ere, talde jakin batengana jotzean, bezero horien beharrak ezagutzeko eta gure produktuarekiko edo zerbitzuarekiko duten gogobetetasuna ezagutzeko gai izango dira enpresek. Estrategia pertsonalizatua denez, bezeroak fidelizatzeko aukera ere emango du, bezeroak gusturago geratuko baitira.

Enpresa batengandik zer espero den edo zer nahi den zehatz-mehatz jakin dezakeenez, kostuak murriztuko dizkio enpresari, bete beharreko helburu argiak baititu eta norengana jo behar den, hau oso aplikagarria da publizitate kanpainak sortzeko. Erakargarri senti daitezkeen bezeroei kanpaina espezifikoak egin diezazkieke, eta, horrela, salmentak handitu.


Merkatu-segmentazio baldintzak

Merkatuaren segmentazioa ez da beti aplikagarria. Merkatuek baldintza batzuk bete behar dituzte taldeka banatu ahal izateko. Irizpide horietako bat eta segmentazio-teknika zuzena den ala ez erabakitzeko kontuan hartu beharreko lehenengo irizpidea, sortutako taldeak homogeneoak diren eta elkarren artean heterogeneoak diren da, hau da, talde bat ezaugarri berdinez osatuta egotea (homogeneotasun intrasegmentala), sortutako beste talde batean betetzen ez direnak (heterogeneotasun intersegmentala). Talde horiek tamaina handikoak izan behar dute, errentagarria izan dadin enpresak haiengana jotzea eta haiekin irabaziak lortzea, bezero potentzialak baitira, eta ez dira izango guztiak erosleak. Azkenik, baldintza hori betetzen den ondorioztatu ahal izateko, talde neurgarriak izan behar dute kokalekuko biztanleriari buruzko aurretiazko azterketak eta talde horietako partaideek.

https://segmentaciondemercado.wordpress.com/2010/11/10/definicion-de-investigacion-de-mercados/ https://salesbusinessschool.es/thinking-on-sales/segmentacion-de-mercado/ https://emprendepyme.net/requisitos-para-una-segmentacion-de-mercados.html

  1. egon