Usuario:Meriarratia/Taller

Arnaud Montagard

editar

Arnaud Montagard (Nancy, Frantzia, 1991). Argazkilaria. Gaur egun Brooklyn, New Yorken bizi da.

Arnauden irudiak bere aurretik zeuden artista handiek inspiratzen dituzte, baina bere estilo berezia ere iragartzen dute. Besteak beste Edward Hopper bezalako margolarien lanaren inspirazioa edo influentzia aurkitzen dugu, baina baita Stephen Shore eta William Eggleston bezalako koloretako argazkilari aitzindariena ere. Esan dezakegu bere argazkiak, batez ere, konpozisioan eta xehetasunetan zentratzen direla, sarritan amerikar margolari errealista ospetsuen lanari erreferentzia egiten dion atmosfera sortuz. Artistak, nolabait, Amerikaren alderik nostalgikoena transmititu nahi du; denboran zehar egindako bidai bat bezala.

Minimalismoa azpimarratuz, bere argazkiak bizia eman nahi dio egunerokotasunari, hau da, bere pentsamenduetan murgilduta dauden pertsonei argazkiak ateraz, begirada planotik edo konposiziotik kanpo galduta, tipografia zaharkituak dituzten merkataritzako kartelak, antzinako motelak, gasolindegiak, karrozeria zaharkituta duten autoak, bigarren mailako errepide luzeak, garai hartako tapizeria bereizgarria duten altzariak edo errepideetako jatetxe ikonikoak dira, besteak beste, Montagardek bere kamerarekin egiten dituen irudiak. Bere lanari buruz Arnaudek hurrengoa dio: “Nire lana argiari buruzko istorio bat da batez ere. Itzal indartsuek koadroek pinturak ematen dituzten sentimendu bat sortzen dute”.[1]

Erakusketak

editar

2012. urtetik hainbat erakusketa burutu ditu. Besteak beste, Photo London, Photo LA, SAATCHI GALLERY (London)

Eta hainbat sari bereganatu ditu:

Argitalpenak

editar

The Road Not Taken[2](2018)

Setanta Book[3]​ek argitaratutako lehen lana (monografía). Serie honek Amerikako gai klasikoak eta bisualak ikertzen ditu. Duela urte batzuk hiriko bizitzaren erritmo bizkorra atzean utzi eta amerikar psikera bidaiatzen hasi zen. Horrela, New Yorkera joan zen kanpotar batek bezala.

Sariak

editar
  • Sony World Photo Awards, Still Life Category, Shortlist, 2020
  • Florida Museum of Photographic Art, 1st Place Winner, 2020
  • Urban Photo Awards, Jury, 2020
  • Focus Photo LA, Finalist, 2020
  • Kodak Emerging Analog Photographer, NYC, US, 2018
  • Speaker Imagination Day, Cannes Lions Festival, Warsaw, Poland, 2016
  • Speaker Adobe Creative Meet UP in Paris, 2016
  • Speaker Forum des Pionniers, Evora, PORTUGAL, 2016
  • ADOBE Ambassador, 2017
  • Manfrotto School Of Excellence, 2014
  • Winner Flash Expo Portraits Contest in Vichy, France, 2013
  • Winner Street Photography Contest, Fisheye Magazine, 2013

Erreferentziak

editar
  1. all-about-photo.com. «The Road Not Taken by Arnaud Montagard». www.all-about-photo.com (en inglés). Consultado el 10 de enero de 2021. 
  2. «THE ROAD NOT TAKEN. Book». ARNAUD MONTAGARD (en inglés estadounidense). Consultado el 10 de enero de 2021. 
  3. «Arnaud Montagard Photography | Photography Books | Setanta». Setanta Books (en inglés estadounidense). Consultado el 10 de enero de 2021.