Usuario:Nikolas Jauregui/Taller

Erdi Aroko Janzkera editar

Erdi Aroko janzkera k.a V.mendetik XV.mendearen amaierara arte Europako gizartearen janzkeren garapena biltzen duen kontzeptua da. Gaur egun gertatzen ez den bezala, Erdi Aroan soilik gertaera berezi batentzako arropa erosten zen, hala nola, ezkontzak, lurperaketak, besteak beste. Fenomeno honen zergatia arropa egiteko zailtasunetan datza, egunak eta asteak zeramaten soilik jantzi bat egiteko eta denbora gehiago beharrezkoa zen jantziaren akatsak zuzentzeko. Jantziak egiteko telarik ohikoenak artilea eta lihoa zen, baina zeta ohikoena zen gizartearen estratu altuenetan. Jantziak gremioengatik edo espezializazio zehatz bat ikasi ez duten pertsona arruntengatik egindakoak izan ahal ziren. Honegatik jantziak eta oihalak kalitate desberdinekoak izan zitezkeen, arropa hoberenak gremioek egiten zituztelako alegia.

Gremioek egindako arropak zuzenean merkaturatzeko egindakoak ziren, baina hauek arropen merkatu-kuotaren ehuneko ehuna ez zuten hartzen, baita ere etxean egindako kalitate hain ona ez zeukaten ohialak salmentatzen ziren eta “ropaverejo” deituriko merkatari txikiak existitzen ziren, zeintzuk bigarren eskuko arropa saltzeaz arduratzen ziren. Arropa gorputza estaltzen zuen tela zati bat izan aparte, jantziek gizartean norberaren burua desberdintzeko erabiltzen zen, adibidez, emakume ezkondu bat ezkongai dagoen emakume batetaz, kristau bat pagano batetaz, noble bat nekazari batetaz, edo noble bat beste familia noble bateko kide batetaz[1]​.

Erdi Aroko jantzien garapenari esker, Behe Erdi Aroan moda agertu zen. Modaren ezarpena hirian kontzentratutako fenomeno bat izan zen, hiriak moda garatzeko gunerik aproposenak zirelako, alde batetik gremioak hirian kokatuta zeudelako, eta bestetik soilik hirian kontzentratutako eliteak eta burgesek moda elikatzeko gai zirelako. Moda prestigio soziala irabazteko erabiltzen zen, eta hau gehien bilatzen zutenak aberastutako merkatariak izan ziren, zeintzuk etxe onak ekarritako prestigioa ez zeukaten eta hau lortzeko bide alternatiboak bilatzen zituzten. Aberastutako merkatariekin batera, XV.mendetik aurrera gorteko gizonek moda erabiltzen hasi ziren ere, irudi eta pertsonalitate berdingabe bat eraikitzeko[2]​.

Janzkeren Ekoizpena editar

Jantzi bat egin baino lehen, jantzia egiteko ehuna fase anitzak gainditu behar zituen. Honakoak ziren ehungintzaren faseak: kardatzea (erabiltzen den baliabidearen fibrak banatzeko eta garbitzeko), irautea (ardatzarekin edo goruarekin baliabidea hari batean bihurtzeko prozesua), harilketa (ardatz baten inguruan hariari bueltak ematea), tintatzea, ehunketa (hari desberdin gurutzatzea tela sortzeko), brodatua, josketa eta prestakuntza.

Gizartea zenbat eta konplexuagoa den, ehungintza gero eta lan garrantsitzuago bat bihurtzen da, biztanleak jantzien erapilpenari gero eta mendekoagoak bihurtzen direlako.

 
Irauteko erroka

Ehungintza lana gizarteko klase altuetan emakumeei erlazionatutako lan bat izan arren, gizarteko ez-pribililegiatuen taldean ehungintza lana bai emakumeen zein gizonen lana zen. Familiako gizonak eta emakumeak ahalik eta hoberen kordinatzen ziren ehungintzaren ekoizpen prozesu guztiei aurre egiteko. Eskulan handia eskatzen zuen lan honetan oro har bi sexuen arteko berdintasuna ezarrita egon arren,  kardatzea, irautea eta harilketa emakumeen espezializazio bat bezala hartzen zen, aldiz tintatzea gizonena gehien.

Irautean bost pertsona lan egin behar zuten josketan zebiltzan pertsona bakoitzarentzako. Adibide hau azaltzen du zergatik irautea ehugintzaren prozesu garestiena zela eta zergatik etxeko iraute lan asko geroago merkaturatzeko bideratuta zegoela. Aldiz, tintatzeko erabiltzen ziren tintatze-produktu toxikoek osasun arazoak eragiten zituzten. Horrez gain tintatze-produktu hauek botatzen zuten usaina hain txarra zen, oihalak tintatzeko guneak hiritik kanpo kokatzen zirela.

Zeta egiteko gremioek haien zeta-har propioak hazkuntzen zituzten, luxuzko oihalak egiteko. Ehungintzak bere ekoizpen fase propioak dituen bezala, zetagintzak baita ere bere prozesu propioak zituen, honelakoak ziren: zeta-har hazkuntza, harrak egindako zeta-kapuluen prestaketa, harilketa eta fibren prestakuntza. Zetazko oihalak egiten zituzten gremioek aberastasun handiak pilatzen zituzten, eta gremio hauek egindako produktuen artean, urrezko hariak zituzten ohialak eta harribitxiz dekoratutako brokatuak aurkitu daitezke[3]​.

Ehungintzaren hazkundea zegoen lekuetan, normala zen zeharkako zergak igotzea, hazkunde gune hauek ejertzituak osatzeko beharrezkoak ziren soberakinen iturriak zirelako. Gremiotan egindako ehunak kalitate hoberenekoak zirenez, haien kalitatea segurtatzeko “veedore”-ak zeuden. Ehungintzara bideratutako gremioen produktuak esportatzen ziren haien inguruko ospea bat eraikitzeko, beste erresuma batzuen ohialen kontrako lehia eginez. Baina honek arazoak ekarri zitzakeen, kalitate txarreko ohialak saltzen zirelako kalitate handiko oihalak zirela esanez, kalitate handiko oihal hauen ospea kaltetuz[4]​.

Gizonen eta emakumeen janzkera Erdi Aro Betean editar

Erdi Aro betean Mendebaldean zehar feudalismoa ezarri eta zabaltzen hasi zen. Lurraldea kudeatzeko paradigma berri honetan, ekonomia eta merkataritza arloak mugatuta zeuden feudoengatik. Izan ere, feudo bakoitzak biztanleriaren beharrak ase behar zituen, bestela, noizean behin azokak antolatzen ziren hurbileko produktuak salerosteko. Horrenbestez, lurralde bereko hornikuntza eta hurbileko merkataritza aukera bakarra zirenez, IX. eta XI. mendeetan zehar erabilitako janzkera Goi Erdi Arokoaren antzekoa zen[5]​. Hots, emakume zein gizonek jantzi amankomunak janzten zituzten, garrantzitsuenak: alkandora, azpiko tunikak, tunika triangeluarrak, galtza luzeak, azpiko galtzak eta oinetakoak ziren. Erdi Aroko lehenengo fase honetan, batez ere artilez edo lihoz egindako jantziak nagusitzen dira, izan ere, zetaren kontsumoa gutxi batzuen esku zegoen. Gizonek hainbat jantzi eramaten zituzten: azpiko arropa zeramaten, hots, braga motzak artilez eta lihoz eginda zeudenak. Hauekin batera braga luzeak edo galtzak zeramaten hankak estaltzeko. Emakumeak erromatar ezaugarriak zituzten jantziak erabiltzen zituzten: erromako emakumeen antzera “stola” deritzon jantzia erabiltzen zuten, hots, soineko edo toga moduko bat mahukarik gabekoa[6]​.

 
Bayeuxko tapiza

Hala bazen ere, Europak espantsio egoera batean zegoenez, istiluak, batailak eta segurtasun eza egunerokotasunean atxikita zeuden. Beraz, X. mendean jaunen eta gerlarien artean kota bat eramatea tunikaren azpian arrunta bihurtu zen. Ostera, XI. mendean inguru, kota luzatu zen irekidura batekin erdian (zaldiz ibili ahal izateko). Bestalde, kota azpian, beti gambais deituriko alkandora lodia eta, kota gainean, sobreveste (tunika fina) bat eramaten zuten enblema heraldikoz josia[7]​.

Hala ere, XI. mendea bukatzearen aldera, gertakari oso garrantzitsu bat Mendebaldeko janzkeraren eraldaketa abiatzen du, gurutzadak hain zuzen ere. Fenomeno honek Mendebaldea eta Ekialdea lotzeak arlo komertzialean eta kulturalean eragin zuen nobleziaren janzteko moduan Europa osoan. Gainera, bi eskualdeen higikortasuna erraztu zenetik, Europak Bizantzioko janzteko gustua barneratu zen, hau da, oparotasunaren eta ospearen adierazpena funtsezkoa bihurtu zen goi-klaseen begitara[8]​.

Horrela, eliteen tunika luzearen adopzioa orokortzen joan zen, barruko bat (chainsea) eta kanpoaldeko, beste bat (bliauda), geroago beste elementuekin akonpainatuko zituztenak (galtza, kasulla edota kapa). Tunikak eramaten oso zabalak eramaten zituzten, gerrikoa ezkutatuz. Alde batetik, gizonezkoen tunikak kanpoaldean eramaten zituztenak mahuka oso luzeekin, kolore ezberdinak zituzten eta galoia zein brodatuak ugaritzen joan ziren. Bestetik, emakumeen bliaudak gizonezkoenak bezain luzeak ziren, baina mahuka motzagoekin[9]​.

Haatik, XII. mendetik aurrera, tunikak eta soinekoak estuago erabiltzen hasi ziren, eta norberaren silueta adierazten zuen. Gainera, dirudunen artean, zetaz egindako tunikak areagotu ziren. Era berean, eskote eta beso formen diseinuak ugaritu ziren. Jarraiki, galtzak ere estuagoak erabiltzen hasi ziren. Estutasunaren usadioan, gerrikoa ikusarazten hasi ziren eta dekoratzen hasi, soinekoen eta besoen luzera askatzen zuten. Eliteko kideen jantziak oso koloretsuak bihurtu ziren XIII. mendetik aurrera; baserritarren jantziak, berriz, koloregabekoak eta ilunak ziren[10]​.

Ondorioz, gizonezkoen tunika berria eta elementu defentsiboak zirelarik, Europan zehar gizonezkoen janzteko silueta berri bat jaio zen. Hain zuzen ere, gorputz-enborraren babesa eta jantzi estuek emakumeetatik asko ezberdintzen zituzten gorpuzkera zabaldu zen. Beraz, momentu honetan benetan hasten da janzkera maskulinoaren irudi berria eta mantenduko izango dena, hein batean, gaur egunera arte[11]​.

 
XI.mendeko Pigache-ak, Akitaniako Tonari bateko edertzapena.

Bestalde, oinetakoei dagokienez, XII. mendean oinetakoen puntak luzatzen joan ziren (pigache bezala deiturikoak). Geroago, forma altuko bortzegiak (larruzko bota altuak) mihi luzearekin erabiltzen zituzten. Aldi berean, solers oinetakoak sortu ziren, Kordoba hiriko larruz egindakoak esan nahi zuena. Estivaux deituriko bota malguak oso erabiliak bihurtu ziren. Azkenik, oinetakoen zolan egurrezko zatiak jartzen hasi zuten sendoagoak eta lodiagoak zirelako.

Nekazarien janzkerari dagokionez, alde batetik nekazari xumeak eta bestetik nekazari aberatsak desberdindu daitezke: nekazarien jantzia eguneroko bizitzarako eta landa-eremuko arazoei aurre egiteko egina zegoen. Beraz jantzi erabilgarriak izan behar ziren, hala ere, nekazari aberats eta boteretsuenek nekazari pobreenengandik bereizten zituzten jantziak eramaten zituzten. Desberdintasun edo hierarkizazio hau adierazteko, igandetako elizan eta jaiegunetan eramaten ziren jantziak erabiltzen ziren (aberatsenek eskualdeko jantzi bereziak eramaten zituzten, eta pobreenek, berriz, ezin zuten halakorik egin). Hala ere, eguneroko nekazari jantziek, ez zuten alde handirik, eramaileak aberastasun edo gabezia handia izan arren[12]​.

Soineko luzeak ez ziren lanerako erabilgarriak, beraz, nekazariek zaia  moduko bat eramaten hasi ziren belaunetaraino, mugimendu-askatasun gehiago ahalbidetzen ziena. Nekazarien galtza luzeak bitan banatu ziren: izterrak eta aldakak estaltzen zituen lihozko galtza bat eta galtzerdi luzeak josita zituen beste galtza motz bat. Oinetakoei dagokionez, oinen inguruan jositako ehunak eramaten zituzten (Fublappen), lokarriak zituzten botak (Bundschuh) edo zurezko oinetakoak[13]​.

Nekazariak derrigortuak zeuden legearen bitartez arropa beltza edo grisa eramatera, Konrado apaizaren kronika inperiala izeneko XII. mendeko kronikan honela esaten da:

"Nekazariei buruzko zerbait kontatuko dizuet,

  legearen arabera eraman behar duena,

  beltza edo grisa ezer gehiago onartzen zaio,

  hori bere bizitza osorako izanda,

  larruzko botak,

Horrela nahiko,

Zazpi kana izan behar ditu alkandora eta galtzen ehunak"

Nekazariek debekatuta zeukaten kolore biziko jantziak, zetazko bolanteak eta buruarentzat luxuzko eta koloretako zapiak eramatea. Era berean, ile luzea eta ondo zaindua eliteetako kideen ezaugarri bat zen, beraz, nekazariek motz eramaten zuten, lanerako onuragarria zena. Etxean egiten zituzten jantziak ez ziren kalitate txarrekoak, iraunkorrak baizik, beraz askotan itxura txarra zuten[14]​. Ohikoak ziren, galmotzak, blusa arinak, oihalezko galtzak, alkandorak edo tunikak janztea[15]​.

Nekazari aberatsen kasuan, pobreen jantzi xumeak baztertzen eta koloretako arropak eramaten hasi ziren, eliteko kideen antzera. Nekazari dirudunen emakumeak orrazkera ederrak eramaten zituzten jaiegunetan, hots, kizkur ederrekin, lorez, brotxez eta zetazko zapiekin apainduta. Jantziei dagokionez aldakari estututako soinekoak eramaten zituzten perlazko gerrikoekin eusten zirenak.

Nekazari aberatsek zaldunen mailan jarri nahi ziren beren ohiturak imitatuz, hots, eliteko kide zirela adierazi nahi zuten, honen ondorioz, zaldunek gorroto handia garatu zuten nekazari hauen aurka. Izan ere, nekazari aberatsek eta behe nobleziako zaldunek askotan janzkera berberak eramaten zituzten[16]​.

Egoera hau adierazi egiten da XIII. mendeko Seifried Helbling-en lanean:

"Herrialdeko legea egin zenean

beroki gris eta urdin bat onartu zen

festa edo jaiegunetan

ohial onekoa

hori baino gehiago ez zitzaion onartu

bere emazteari ere"

Lege honen bitartez nekazari aberatsen eta behe nobleziaren arteko lehia eta gatazka adierazten da, hots, lehenengoek eliteko kideetara hurbildu nahian eta azkeneko hauek nekazarietatik aldendu nahian.

Gizonen eta emakumen janzkera Behe Erdi Aroan editar

XIV. mendean, gerrak eta gurutzadak izan arren, baldintza ekonomikoak onak izan ziren, ekialdeko merkataritza zela eta. Testuinguru honetan, garatzen ari ziren merkataritza-gune berriak sortu ziren, hala nola Venezia, Genova, Barcelona eta Marsella. Amberes eta Brujas nazioarteko portuetan bilakatu ziren eta Florentzian eta Milanen ehuntzeko eta tindatzeko teknikak hobetu egin zituzten industriak agertu egin ziren. Ehungintzarako material berriek eta urruneko lurretatik etorritako tintek hainbat Europako hiri, hala nola, Venezia eta Florentzia, ekialdeko munduko jantzi adornatuak eta luxuzko produktuez bete egin zituzten, gorte errealetako janzkerak kopiatzen zituzten burgesiaren eskutik[17]​.

XIV. mendearen bigarren erdian eta XV. mendean, feudalismoaren krisi handia gertatu zen. Errege-gorteen eraketak luxuak eta apaindurak areagotu zituzten, Frantzia izan zen testuinguru honetan gorte oparoena, Borgoinako gortearen ondoren. Behe Erdi Aroan modak pertsonen arteko erlazioa arautzen zuenez, handitzen ari zen burgesia aberatsak, nobleziaren mailara igotzen zirenak, janzkeraren bidez erakusten zuten haien aurrerapenak. Gorte horietan, jantzien lerro finak eta metal eta harribitxizko bordadunak eta apaingarrien lan xehe eta delikatuak ez ezik, luxuzko oihalen erabilera agertu zen ere[18]​.

Janzkera berari dagokionez, XIV. mendeko berritasun nagusia Europan, jantzi luze eta zabalaren ordezkatzea izan zen jantzi motz eta estu batekin. Aldaketa horrek silueta estilizatua eta bertikala eragin zuen eta une horretatik aurrera, emakumezkoen soinekoa eta gizonezkoen jantzi definituak agertu ziren milaka urteko tradizioarekin hautsiz. Nahiz eta jantzi motza agertu, traje luzea ez zen desagertu, funtzio espezifikoak egiten zituzten gizonentzako jantzietan bihurtu egin ziren, hala nola, burgesia aberastu batetik zetozen goi-funtzionarioak edo unibertsitateetako kideak nobleen eta burgesen arteko bereizketa moduan ikusten zuten. Janzkera hau magistratuek, epaileek, abokatuek eta prokuradoreek erabili zuten ere bai[19]​.

Janzkera maskulinoaren aldaketa handia XIV. eta XV. mendeetan eman zen, gorputzaren goiko aldea laburtu eta estali zenean, behealdean, berriz, hankak galtzekin jantziak ikusteko utzi egin zituzten. Horrela eta puntadan eta kakorratz-lanean egindako aurrerapenei esker, gizonaren silueta zorroztu eta estilizatu egin zen, gerrien eta beheko jantzien estutzeagatik. Nekazari pobreenek aurreko garaietako oihal laburreko tunikak janzten zituzten bitartean, burgesiak eta nobleziak lehengo larruzko janzkerak eramaten zituzten, hala nola alkandorak eta kuleroak, eta baita, bigarren mailako larruzko jantziak, hala nola, Juboi motza, oinetako eta estalkiak, Hopalanda eta hainbat motako mantuak. Beste berezitasun batzuk, erabilitako orrazketa, burukoak eta oinetakoak izan ziren[20]​.

 
Maria Borgoinakoaren erretratua (XV. mendearen bukaera), Holandako edo Alemania hegoaldeko eskolakoa.

Emakumeen janzkerari begira, lehenengo aldiz, soinekoa gorputzaren goialdean lotu zen, eta behealdea, berriz, buztan luze batekin luzatu zen. Gerrialdeko kurba, aldaken zabalera eta bustoa nabarmendu ziren. Eskotea gehitu zen, Zipreko eraginekoa dela suposatzen da, berrikuntza handia izan zela. Eskote zabala eta bular estua erabiltzeak emakumeak zuen zaintza pertsonala adierazten zuen. Garai hartako emakumeen estetikan beste elementu garrantzitsu bat orrazkera landuak, buruaren apaindura eta eliza gotikoetako pinakuluak gogorarazten dituzten burukoak izan ziren. Testuinguru honetan, aipatutako gorte errealetan, berezi emakumeen artean, moda femeninoaren agerpena eman zen, moda honek, goi klaseko emakumeen artean gero eta luxu handietako janzkeren agerpena ekarri zuen, gero eta apaindura eta luxuzko material gehiagorekin[21]​.

Luxuzko produktuetan oinarritutako modak bitxiak ziren arropen sorketa eragin zuen, moralitate sexuala eta egonkortasun ekonomikoa kolokan jarriz[22]​. Aipatu den bezala, garai honetan emakumeek eskoteak erabiltzen hasi ziren, baina Behe Erdi Aroa garatzen joan zen bitartean eskote hauek gero eta nabarmenagoak ziren eta honekin batera oso estuak edo oso handiak ziren soinekoak erabiltzen hasi zituzten, modaren neurriz gaineko joera adieraziz. Fenomeno hau ez zen emakumezkoetan soilik gertatu, eliteko gizon askok, haien soinekoa laburtuz, beraien prakamotzak erakusten hasi zituzten eta oro har hau guztia Elizaren ezinegona piztu zuen[23]​. Modak sortutako perbertsioaren kontra joateko XIV. mendearen erdialdean Europa osotik luxuzko legeak edo  “lege suntuarioak” indarrean jarri ziren. Lege hauek Erdi Aro Betean jadanik existitu arren (nekazarien arropen luxu maila mugatzeko, nekazariak beheko hierarkia sozialean mantentzeko helburuarekin), Behe Erdi Aroa da lege hauen erabilpena bere puntu gorenera heldu zen garaia. Jaunek eta zerbitzariek irudi berdina izatea ekiditeaz aparte, lege suntuarioen helburu bat modan egindako gastua murriztea da, honek eragindako bekatua, lizunkeria alegia, gelditzeko. Lizunkeria bekatu bat izateaz aparte, elitearen baliabide ekonomiko ugari xurgatzen dituen bizio bat da, beraz funtsezkoa zen bai elitearentzat zein nekazarientzat luxuetan gastatzeko tope bat ezartzea edo erresumarentzako benetan funtsezkoak ziren beste interesak arreta jaso barik geratuko ziren, hala nola, defentsa. Honetaz aparte, lege suntuarioek beste helburu ekonomiko batzuk zituzten, barne ekoizpena babestea eta honen bitartez fiskoa mantentzea. Eliteak eta burgesek erabiltzen zituzten luxuzko produktu ugari atzerritik ekarritakoak ziren, beraz lizunkeria ugaritzen bazen erresumen oihalgintza eta ehungintza propioa kaltetu egingo zen eta honengatik gremioetan lan egiten zuten langileak zergak ordaintzeko gai izateari utziko zuten[24]​.

Erreferentziak editar

  1. Riello, G., Costafreda, L. (2016). Breve historia de la moda: desde la edad media hasta la actualidad. Gustavo Gili. Orr. 12-14.
  2. Riello, G., Costafreda, L. (2016). Breve historia de la moda: desde la edad media hasta la actualidad. Gustavo Gili. Orr. 18-20, 28-33.
  3. Rodríguez Peinado, L. (2023). El trabajo textil femenino en la Edad Media: ocupación señorial y oficio profesional. Asparkía: investigació feminista. 42.zenbakia. Universidad Complutense de Madrid. Orr. 111-118.
  4. González Mínguez, C. (1992). Los tejedores de Palencia en la Edad Media. Publicaciones de la Institución Tello Téllez de Meneses. 63.zenbakia. Institución Tello Téllez de Meneses. Orr. 107-115.
  5. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 11.
  6. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 2-10.
  7. Fernández González, D. (2019). De la holgura de las túnicas a la estrechez de las cotas: definición de las siluetas por género en la Indumentaria de la Edad Media. Diseño de moda: teoría e historia de la indumentaria. 1.zenbakia. Universidad Politécnica de Madrid. Orr. 8.
  8. Fernández González, D. (2019). De la holgura de las túnicas a la estrechez de las cotas: definición de las siluetas por género en la Indumentaria de la Edad Media. Diseño de moda: teoría e historia de la indumentaria. 1.zenbakia. Universidad Politécnica de Madrid. Orr. 7.
  9. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 12.
  10. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 106.
  11. Fernández González, D. (2019). De la holgura de las túnicas a la estrechez de las cotas: definición de las siluetas por género en la Indumentaria de la Edad Media. Diseño de moda: teoría e historia de la indumentaria. 1.zenbakia. Universidad Politécnica de Madrid. Orr. 8.
  12. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 103-105.
  13. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 105-106.
  14. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 106-108.
  15. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 14-15.
  16. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 109-110.
  17. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 17. 
  18. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 18. 
  19. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 18-19.
  20. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires. Orr. 20-25.
  21. Sigüenza, C. (2004). La moda femenina a finales de la Edad Media, espejo de sensibilidad: costumbres indumentarias de las mujeres a través de las artes plásticas del gótico de la Rioja. Berceo. 147.zenbakia.  Instituto de Estudios Riojanos. Orr. 229-251.
  22. Dyer, C.(1991). Niveles de vida en la baja edad media : cambios sociales en inglaterra, c.1200-1520. Crítica. Orr. 118.
  23. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica. Orr. 111.
  24. Riello, G., Costafreda, L. (2016). Breve historia de la moda: desde la edad media hasta la actualidad. Gustavo Gili. Orr. 20-25.

Bibliografia editar

  1. Dyer, C.(1991). Niveles de vida en la baja edad media : cambios sociales en inglaterra, c.1200-1520. Crítica.
  2. Fernández González, D. (2019). De la holgura de las túnicas a la estrechez de las cotas: definición de las siluetas por género en la Indumentaria de la Edad Media. Diseño de moda: teoría e historia de la indumentaria. 1.zenbakia. Universidad Politécnica de Madrid.
  3. González Mínguez, C. (1992). Los tejedores de Palencia en la Edad Media. Publicaciones de la Institución Tello Téllez de Meneses. 63.zenbakia. Institución Tello Téllez de Meneses .
  4. Lourdes Iracet, M. (2018). Indumentaria y cultura en la Edad Media. Universidad de Buenos Aires.
  5. Riello, G., Costafreda, L. (2016). Breve historia de la moda: desde la edad media hasta la actualidad. Gustavo Gili.
  6. Rodríguez Peinado, L. (2023). El trabajo textil femenino en la Edad Media: ocupación señorial y oficio profesional. Asparkía: investigació feminista. 42.zenbakia. Universidad Complutense de Madrid.
  7. Rosener, W. (1990). Los campesinos en la edad media. Crítica.